ARAMOTZ MENDI LASTERKETA Amorebieta-Etxanon (Bizkaia) egingo da, 2024ko urriaren 6an.
Tokia:
Zubiondo parkea.
Lasterketaren irteera:
10:00etan Aramotz 22k Mendi Lasterketa.
Lasterkariak, Zornotza Mendi Taldeak antolatutako irteera-puntu berera iritsiko dira.
18 urtetik gorako (probaren egunean beteta) atleta, mendizale edo kirolari guztiek parte hartu ahal izango dute; gehienez 300 parte-hartzaile izango dira. Izena eman duten parte-hartzaile guztiek araudi hau bete beharko dute. Parte-hartzaileak aitortzen du badakiela zein den probaren zaitasuna eta zein den mendiko lasterketen diziplina.
Izena emateko epe irekiera 2024ko Uztailaren 1ean , 06:00etan,
https://www.buscametas.com plataformaren bidez, eta 2024ko irailaren 29an amaituko
da 20:00tan, edo plazak betetzen direnean.
Inskripzio kuota :
-22 kilometroko lasterketa: 30 euro.
Izen emateak kamiseta tekniko pertsonalizatua barne hartzen du, irailak 17 aurretik izena eman ezkero.
Izena ematearen kuota ordaintzeak proban parte hartzeko eskubidea emango die inskribatuei, beren zerbitzu guztiekin (hornidurak, asistentzia medikoa, dutxak, kontsigna, asegurua, etab.).
Dortsalak Zelaietan bertan emango dira, probaren egunean bertan, 08: 30etatik 09: 45era. Bertan, erropak kontsignan uzteko aukera egongo da.
Dortsala norberarena eta besterenezina da. Nahitaezkoa da parte-hartzailearen jatorrizko
NANa erakustea dortsala jasotzeko momentuan.
Aurten proba bakarra izango da:
-Aramotz 22k Mendi Lasterketa:
22 kilometro eta 1.300 metroko desnibel positibo metatua.
Ibilbide hau, Urkiolako Parke Naturalaren barruan dagoen Aramotz mendilerroko bidezidor eta pistetatik zehar igaroko da.
Proba puntuagarria da Urkiola Parke Naturaleko Trail koparako.
Kopa hau 3 probek osatuko dabe:
-Sorginen Lasterketa.
-Mañaritik Atxetara.
-Aramotz Mendi lasterketa.
Probaren irteera 10:00etan izango da Zubiondo parketik.
Irteera eta helmuga toki beran kokatuta egongo dira.
Ibilbidea behar bezala seinaleztatuta dago, kartel adierazleekin, baliza-zintekin
eta banderatxoekin. Nahitaezkoa da antolatzaileek markatutako ibilbidea egitea probarako.
Ibilaldian zehar, antolatzaileek tarteko hurrengo kontrol-puntu jarri dituzte, irteera- eta
helmuga-puntuez gain:
-13,7 km Urtemondo.
Nahitaezkoa da horietatik igarotzea, bertan arauzko igarotze-kontrolak egingo dira.
Ez da edalontzirik egongo horniduretan.
Helmugako hornitze puntuaz aparte, lasterketa luzea 4 anoa gune eta laburrean 2. Gune horietan, parte-hartzaileei produktu solidoak eta likidoak eskainiko zaizkie (ura, isotonikoa,
fruta, gailetak, etab.).
Hornidurak honako puntu hauetan egongo dira:
Gune horietan, parte-hartzaileei produktu solidoak eta likidoak eskainiko zaizkie (ura, isotonikoa,
fruta, gailetak, etab.).
Igarotze-denborak eta deskalifikazioak: 22 kmtako lasterketan helmugan sartzeko gehienezko denbora 4 hordutakoa izango da; beraz, ezarritako gehienezko denbora gainditzen dutenek azken sailkapenean agertzeko aukera oro galduko dute. Ibilbidean zehar honako puntu hauetan ere izango dira etenak:
Km 9 Odiol uraska: 2 ordu (denbora horretan sartzen ez bada, korrikalaria ibilbide alternatibotik bideratuko da).
Nolanahi ere, antolakuntzaileek probatik erretiratzeko ahalmena izango dute: kronometraje-kontroletarako ezarritako denborak betetzen ez dituzten korrikalariak, markatutako ibilbidea bete ez dutenak, arauzko dortsala agerian ez daramatenak, antolatzaileek segurtasun-gaietan edo beste gai batzuetan emandako jarraibideei jaramonik egiten ez dietenak, gainerako parte-hartzaileekiko kiroltasunik gabeko jarrerari eusten diotenak, baita baldin eta uste badute parte-hartzaileak gaitasun fisikoak edo teknikoak murriztuta dituela nekeagatik, nahitaezkoa den materiala ez badute, edo ez badaude egoera egokian lasterketarai ekiteko ere. Deskalifikatzeko erabakiaren eraginpean dauden parte-hartzaile guztiek dortsala eman beharko dute hurbilen duten kontrol-postuan, eta proba utzi beharko dute, antolatzaileen jarraibideen arabera. Antolatzaileek bi lagun jarriko dituzte lasterketaren itxiera gisa.
Sailkapenean, ibilbidea ezarritako gehieneko denboran osatu duten eta deskalifikatu ez diren parte-hartzaile guztiak agertuko dira. Aldi berean, izan litezkeen zigorrak gehituko zaizkio.
GIZONEZKOEN ABSOLUTUA (probako gizonezko parte-hartzaile
guztiak)
EMAKUMEZKOEN ABSOLUTUA (probako emakumezko parte-hartzaile
guztiak)
LEHENENGO ZORNOTZARRAK emakumezkoa eta gizonezkoa.
Sariak eta sari-banaketa:
LASTERKETA:
1. Sailkatua gizonezkoa eta emakumezkoa : Txapela+200 euro saria eskudirutan+Bertako produktuen otzara+Uxarte sagardo kutxa.
2. Sailkatua gizonezkoa eta emakumezkoa : 150 euro saria eskudirutan+Bertako produktuen otzara+Uxarte sagardo kutxa.
3. Sailkatua gizonezkoa eta emakumezkoa : 100 euro saria eskudirutan+Bertako produktuen otzara+Uxarte sagardo kutxa.
1.Zornotzarra gizonezkoa eta emakumezkoa: Bertako produktuen otzara+2 pertsonentzako bazkaria Jauregibarria jatetxean+ Uxarte sagardo kutxa.
Sari banaketa 13:00etan hasiko da, gutxi gorabehera, helmugan.
Ibilbidean zehar, parte-hartzaileak edateko ontzi bat eraman beharko du.
Eguraldi txarra eginez gero, antolatzaileak txubaskeroa edo beste jantzi batzuk sar ditzake nahitaezko material gisa.
Probaren irteeran nahitaezko materiala kontrolatuko da.
Oso gomendagarria da parte-hartzaile guztientzat haizearen kontrako jaka, proba osoan. Jaka parte-hartzaileari dagokion neurrikoa izatea gomendatzen da, mahuka luzeak eta txanoa erabiliz. Txanoaren ordez braga bat (buf) erabil daiteke.
Orkatilen babesa ere oso gomendagarria da. Zenbait zati eta jaitsiera tekniko dituen ibilbidea da, orkatila bihurritzeko arriskua duena (tapping, etab.).
Antolatzaileek, ibilbidean, parte-hartzaileen segurtasuna zaintzeko ardura duten langile espezializatuak jarriko dituzte. Nahitaezkoa da langile horien jarraibideei jarraitzea, behar bezala identifikatuta. Bertan behera utziz gero, lehenbailehen jakinarazi behar zaie erakundeko langileei. Behar izanez gero, osasun langileak izanen dira ibilbidean zehar eta irteera-/iriste-eremuan.
Antolatzaileek eskubidea dute lasterketa ibilbide alternatiboen bidez desbideratzeko, eta beharrezkotzat jotzen dituzten aldaketak egiteko, baldintza desberdinen arabera. Halaber, baldintza meteorologikoek hala eskatzen badute, proba bertan behera uzteko eskubidea dute.
Lasterketaren zatirik handiena edertasun natural eta babes handiko bazterretan egiten da. Beraz, guztion betebeharra izango da ingurunea zaintzea, tokiko fauna eta flora ahalik eta gehien errespetatuz, eta adierazitako hornidura eremuetatik kanpo hondakinak botatzea saihestuz. Horretarako, edukiontziak edo zabor-poltsak jarriko dira, hornidura postutik 100 metroko distantziara.
Parte-hartzaileek arau hau ez betetzea zuzenean deskalifikatzeko arrazoia izanen da
Parte-hartzaileak behartuak daude laguntza behar duten istripua izan dutenei laguntzera eta pasoko kontroletan gertatzen diren ezbeharren berri ematera.
Antolatzaileek beretzat gordetzen dituzte argazkien, bideoaren eta probei buruzko informazioaren eskubide esklusiboak, parte-hartzaile guztiak tartean direla. Halaber, material hori guztia erabiltzen dute iragarkietarako, harreman publikoetarako edo bestelako kazetaritza- edo sustapen-helburuetarako. Komunikabideen edo publizitatearen arloko edozein proiektuk erakundearen baimena izan beharko du aldez aurretik.
Erakundeak edozein unetan zuzendu, aldatu edo hobetu dezake erregelamendu hau. Inskripzioa egiteak parte-hartzaileak erregelamendu honekin duen adostasuna adierazten du.
Erregelamendu honetan xedatu ez den orotan, indarra duen Euskal Herriko Mendi Federazioaren Mendiko Lasterketen Erregelamenduan xedatutakoa hartuko da kontuan