Helburua
Zornotzako ingurunea ezagutzera emateko eta mendizaletasuna sustatzeko xedeaz, Zornotzako Mendi taldeak lasterketa hau herrian indarberritu nahi du. Ekimen honek zaletasun hau barnean daukagunok elkar gaitzake, ekintzaz beteriko egun batean.Lasterketa hau edozeinek egin dezake, bakoitzak bere erara disfrutatuz, mendia ere gozatuz. Beraz, zure zain gaude MENDIZALE, esperientziz josita egongo den den egun hori gurekin bizitzeko.
Lasterketa honen bitartez Aramotzeko mendilerroa ezagutarazi nahi dugu, mendizaletasuna piztuz bai korrikaldian parte hartuz zein animatuz.
Historia
2007.urtean Aramotz mendi lasterketa antolatu zen lehendabizikoz Zornotzan. Udalerri desberdinetako lagun talde baten ekimenetik sortutako lasterketa izan zen, hainbat lasterketetan partehartzeagatik ezagutzen zirelarik(garai hartan gutxi baziren ere). Lagun talde honek Brinean Mendi lasterketa Elkartea izena hartu zuen.
5 edizioren ondoren, lasterketa honek bere punturik gorenena 2011.urtean lortu zuen, Espainiako kopako FEDME proba puntuagarria bihurtu zenean.
Probahonetara estatu mailako korrikalari onenak hurbildu ziren, Luis Alberto Hernandoeta Oihana Kortazar besteak beste, urte hartan probaren eta munduko kopako(ISF World series) garaile bihurtu zirenak.
Lehenengo urratshauetan, momentu honetanmunduko mendi korrikalari onenaren bisita izan genuen,Kilian Jornet. Bere partehartzea azkenean ez zen posible izan arrazoi desberdinengatik, baina ez zuen zalantzarik izan
guregana hurbiltzeko.
6 urtez antolatu gabe egotetik, egun Zornotza Mendi talde historikoak hartu du lekukoa eta proba hau antolatzeko konpromezua. 2017. urtean lasterketa martxan jarri ondoren, 2018. urtean maila altuko lasterketa antolatzea lortu zen, bai korrikalari maila aldetik zein ibilbide aldetik.




























