Lasterketa hau edozeinek egin dezake, bakoitzak bere erara disfrutatuz, mendia ere gozatuz. Beraz, zure zain gaude MENDIZALE, esperientziz josita egongo den den egun hori gurekin bizitzeko.
Lasterketa honen bitartez Aramotzeko mendilerroa ezagutarazi nahi dugu, mendizaletasuna piztuz bai korrikaldian parte hartuz zein animatuz.
5 edizioren ondoren, lasterketa honek bere punturik gorenena 2011.urtean lortu zuen, Espainiako kopako FEDME proba puntuagarria bihurtu zenean.
Probahonetara estatu mailako korrikalari onenak hurbildu ziren, Luis Alberto Hernandoeta Oihana Kortazar besteak beste, urte hartan probaren eta munduko kopako(ISF World series) garaile bihurtu zirenak.
6 urtez antolatu gabe egotetik, egun Zornotza Mendi talde historikoak hartu du lekukoa eta proba hau antolatzeko konpromezua. 2017. urtean lasterketa martxan jarri ondoren, 2018. urtean maila altuko lasterketa antolatzea lortu zen, bai korrikalari maila aldetik zein ibilbide aldetik.
Lasterketa tekniko bezain polita. Begirada lurretik jaso eta alboetara begiratzea nahikoa da ingurune pribilegiatu batean zaudela ohartzeko. Gogorra bada ere, uneoro paisaia ikusgarriz inguratuta zaudenez, urratsez urrats sufrimendua gozamen bihurtzen da. Anima Zaitezte!
Onditz Iturbe
Zati teknikoak, labankorrak, korrikan arin joateko modukoak, gorabeherak… Azken finean mendi lasterketa gogorra bezain ederra!
Borja Santiago
La mejor carrera que he corrido con diferencia. El recorrido, el entorno y la gran organización hacen que sea una carrera diferente y divertida
David Rodriguez