Aramotz 22K

  Aramotz 22k Mendi Lasterketa: 

 22 kilometroko eta 1.300 metroko desnibel positibo metatua.

Ibilbidea Urkiolako Parke Naturalaren barruan dagoen Aramotz mendilerroko bidezidor eta pistetatik zehar igaroko da.

 

Hornidurak honako puntu hauetan egongo dira:

  • 5.4 Kilometroa: Kabrerue (likidoa).
  • 10.3  Kilometroa: Markue txabolako hornitze-gunea (solidoa eta likidoa).
  • 14 Kilometroa: Urtemondo bidegurutzeko hornitze-gunea (solidoa eta likidoa).
  • 16.2 Kilometroa: Belatxikietako hornitze-gunea (solidoa eta likidoa).

Gune horietan, parte-hartzaileei produktu solidoak eta likidoak eskainiko zaizkie (ura, isotonikoa,
fruta, gailetak, etab.).

 Anoa guneetan ez da edalontzirik egongo, norberak eroan behar dau bere edalontzia, soft-flask edo antzerakoa…