ARAMOTZ 12K
Aramotz 12k Mendi Lasterketa:
12 kilometroko eta 650 metroko desnibel positibo metatua.
Ibilbidea Urkiolako Parke Naturalaren barruan dagoen Aramotz mendilerroko bidezidor eta pistetatik zehar igaroko da.
Hornidurak honako puntu hauetan egongo dira:
- 5.4 Kilometroa: Kabrerue (likidoa).
- 6.2 Kilometroa: Belatxikietako hornitze-gunea (solidoa eta likidoa).
Gune horietan, parte-hartzaileei produktu solidoak eta likidoak eskainiko zaizkie (ura, isotonikoa,
fruta, gailetak, etab.).
Anoa guneetan ez da edalontzirik egongo, norberak eroan behar dau bere edalontzia, soft-flask edo antzerakoa…
